Santurtzi: Manifestazioa. Okupazioa sortu, lagundu eta babestu

Testu labur honen bidez, azaroaren 28an Santurtzin egingo den manifestaziora gonbidatu nahi zaituztegu. 12:30ean Mamarigako Kultur Etxetik.
Desinformazio hedabideak okupazioaren aurka egiten ari diren kanpaina mediatikoa, etxetik aterarazten gaituzten kutsu arrazista eta klasista duten okupazioen aurkako auzotarren mobilizazioak, udaletik iristen diren eraso eta mehatxuak direla eta. Mamarigako Kultur Etxeak, Mamarigako Gaztetxeak, La Kelo Gaztexeak eta pertsona solidario ezberdinak, ezinbestekoa ikusi dugu antolatzea okupazio orokorreko mugimendu osoari eragiten dion egoera honi erantzun sendo bat emateko.
Santurtziko gune okupatuetatik sortutako ekimen hau, gainerako kolektiboei eta antzeko sareei ireki nahi diegu. Deialdi honetan zuen parte hartzea gustatuko litzaiguke tokiko arazoak zuen inguruan agerian jartzeko, eta hilaren 28an, okupazioaren banderapean, gure borroka eta gure espazioen defentsa aldarrikatzeko topagune izatea. Read More