[Donostialdea] Okupazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza
Irailaren 1etik aurrera, asteartero 18tatik-20tara Okupazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza ematen hasiko gara Kaxilda Liburudendan. Hortxe aurkituko gaituzu, zuen zalantzak eta ekarpenak gurekin partekatzeko eta elkarrekin argitzeko.
Bestalde, ikasturte honetan berrikuntza berri batzuekin bagatoz eta hilero tailer bat proposatuko dugu Firestone Lantegi Berreskuratuan. Arlo ezberdinetakoak izango dira: teknikoak, juridikoak, psikosozialak, autoantolakuntzaren ingurukoak, etabar. Informazioa zabalduko dugu blog honetan. Hedapena, beti bezela, eskertzen da.
Gure bizitzak gure esku daudelako, segi dezagun autogestioa eta autonomia zabaltzen eta praktikatzen.
Bakarrik ezin duzu, lagunekin bai 🙂
[Donostia] ItxasGaineko komunikatua DESALOJOA dela eta
Itxas Gainen egoera hurrengoa da, gaur egun.
Martxoan Yeregik (jabetzak) demanda zibil bat jarri zuen Itxas Gainen aurka, auziaren eguna maiatzaren 19an finkatu zelarik. Azkenik, auzia sahiestearren, negoziaketa bat eraman dugu aurrera jabetzarekin, espazioa adostatutako epe edo egun batean uzteko.
Bide penaletik joan zen aurreko prozesu judizialean, udaran, jabea den enpresarekin negoziaketarik ez egiteko erabakia argi eta garbi hartu genuen, gure buru eta ideiekin koherenteak izateko forma bat bezala ikusita; espekulazioaren bitartez gure kontura aberastu nahi duten horiekin ez dagoela ezer hitz egiterik kontsideratu genuen,hain zuzen ere. Baina, oraingo honetan gure kontraesanei aurre egin behar izan diegu. Auzia ospatu eta galdu izan bagenu (nahiko ziurra), 23.000 euroko kostei aurre egin behar izango genieke, ezingo geniolarik eta ezin diogularik diru kopuru horri aurre egin eta honek egoera oso kritiko batean utziko gintuelarik jakinda.
Baina negoziaketa honek bere kostea eduki du guretzat ere. Alde batetik, kaleraketa baten aurrean eman genezakeen erantzunaren inguruan pentsa arazi digu, baita erresistentzia bide desberdinak planteatzeak edukiko lukeen koherentzia faltaz ere, negoziaketa prozesu bat aurrera eraman dela jakinda. Beste aldetik, negoziaketa ere legalki oso mugaturik edo guztiz mugaturik uzten digu, izan ere,dena oso lotuta eta ildotua dago, erresistentziarik edo antzeko ekimenik izatekotan negoziaketa bertan bera uzteko, horrek kanpoan utziko gintuelarik berdin berdin, baina 23.000 euroko kosteei aurre egin behar izanda.
Hortaz, hau da gure egoera: Ekainaren 15ean Aldapeta 62 hutsik eta bizi gabe geldituko da berriz ere, jabeek subentzio publiko bat eskatu arte etxea behera botatzeko eta euren luxuzko etxe berriak eraikitzeko. Beraiek, pasatako urteetan xehetasunez antolatutako plangintzari aurre egiteko udaletxeko erantzunari itxaroten ari dioten bitartean.
[Donostia] Nazioarteko Creative Commons Zinemaldia – Autogestioa eta Okupazioa aztergai
Donostiako Nazioarteko Creative Commons zinemalditik *cineCCdonostiatik, *zinemaldian *2014ko urriko programazio hedatuan* izango dugun *Ekologia sailera *gonbidatzeko. Hau urriaren 16, 17, 21, 23, eta 31ean ospatuko da bi gaien inguruan, autogestioa eta iraunkortasuna. Programazio osoa http://cineccdonostia.org/eu/ orrian ikus dezakezue.
Egun bakoitzean filmaren ondoren solasaldi bat prestatu dugu, mahaia egongo da eta saioaren arabera lehen mailako eta publikoko gonbidatuak.
Pelikulak eta solasaldien gaiak hauek dira:
Autogestio moduloan:
URRIAK 16, 18tan Okendo Kultur Etxean: Libres. Solasaldia: Autogestioa eta bizikidetza
URRIAK 17, 18tan Okendo Kultur Etxean: Alter Christiania. Solasaldia: Autogestionatutako komunitateak
URRIAK 31, 18tan, Guardetxean: Okupación. Solasaldia. Zentru sozial autogestionatuak
Iraunkortasun moduloan:
URRIAK 21, 18tan Gipuzkoako Argazkilaritzaren Elkartea: Homenaje a Catalunya II. Solasaldia: Lekuko esperientziak, ekonomi
iraunkor bateruntz habiatzen
URRIAK 23, 18tan, Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartea: In transition 2.0. Solasaldia: Komunitate iraunkorrak
Saio guztiak dohainik dira.