Errekaleor (Gasteiz), Txantreako Emantzipazio Bulegoa, Can Vies (Bartzelona), Algortako Txorimalo gaztetxea, Bilboko Okupazio Bulegoa, Iruñerriko gaztetxeak, Euskal Jai (Iruñeko Alde Zaharra) eta Tosuko landako (Algorta) proiektuetako kideak bilduko dira larunbatean Algortako Eztabaida Gunean. Egitasmo bakoitzaren izaera eta funtzionamendua zein den azalduko dute, eta alternatiben inguruan eztabaidatzeko asmoa dute, elkarrengandik ikasteko. 11:00etan hasiko da saioa, eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte, ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko. Hiru orduko jardunaldia izatea aurreikusten dute.
iturria: topatu.info