Greziako hegoaldean kokatzen den Kreta irlako Kanea (Jania greziarrez) herrian, 13 urtez okupatuta dagoen “katalipsia” da Rosa Nera. 13 urtez gentrifikazioan eta merkantilismoan oinarritutako hiri eredua borrokatzen dihardugu 2004tik geroztik. Orduan, Kaneako zenbait biztanle, anarkista, eta ikaslek okupatuta, herritar antolakuntzarako espazioa bihurtu genuen unibertsitatearen jabego den eraikin huts hau, gainera 15 bat pertsonentzat bizitokia antolatuz.
Antzoki txiki bat, konferentzia gela, taberna, liburutegia, tailerra eta itsaso gaineko ilunabar ederrak dituen espazio politiko honek, OTAN-en eta ejertzito guztien kontrako kanpainak eraman ditu aurrera, antifaxismoa zabaldu, baserritarren eta euren lurren defentsan aritu da parke eolikoen kontra, turistifikazioaren kontra, etorkinen aldeko elkartasuna praktikatu dugu eta beste gune okupatu zein borrokekin lotu gara beti.
Gaur aldiz, unibertsitatearen errektorea eta Nea Demokratiatik oso hurbila den Basilis Digalakis, bere karrera politikoa hurrengo hilabeteetarako bultzatu nahian, politeknikoaren jabego diren hainbat eraikin eskaini dizkie turismo buruei. Batez ere, ROSA NERA eta inguruko eraikinak. Euren asmoa, luxuzko hotel gune baten bihurtzea da, jadanik hotelaz beteriko herrixka baten, non azken urtean Kaneako bizilagun ugarik euren etxebizitzak airbnb-n jarri dituzten, langileontzat zailagoa izanik herrian bizitzea. Istorio ezaguna, kapitalismoaren prekarietatea, prekarietate gehiagorekin elikatzea. Kaneako herritarrek badakite halere, operazio honen benetako zentzua badela, anarkistak kanporatzen saiatzeak dakartzan arrakasta politikoa eskuindarren bozka-poltsan. Read More