[Mungia] Errota gaztetxea okupatu dute

Duela urtebete Mungiako hainbat gaztek sortutako Alkar Hegaz taldearen ekimenez okupatu dute Errota gaztetxea sortzeko eraikina. mungia_gaztetxea_okupazioa_2015_apirilak30_2

Udalak gazteen beharrei aterabide bat ematen ez ziela ikusita, eraikin huts bat berreskuratzea erabaki dute, eta dagoenko auzolanean ari dira dena txukuntzen. Gaztetxearen proiektua herritar guztiekin eraikitzeko asmoa azaldu dute.

Iturria: topatu.info