[Algorta] Etxebizitza eta okupazio jardunaldia

Errekaleor (Gasteiz), Txantreako Emantzipazio Bulegoa, Can Vies (Bartzelona), Algortako Txorimalo gaztetxea, Bilboko Okupazio Bulegoa, Iruñerriko gaztetxeak, Euskal Jai (Iruñeko Alde Zaharra) eta Tosuko landako (Algorta) proiektuetako kideak bilduko dira larunbatean Algortako Eztabaida Gunean. Egitasmo bakoitzaren izaera eta funtzionamendua zein den azalduko dute, eta alternatiben inguruan eztabaidatzeko asmoa dute, elkarrengandik ikasteko. 11:00etan hasiko da saioa, eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte, ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko. Hiru orduko jardunaldia izatea aurreikusten dute.

 

etxebizitza_okupazio_jardunaldiak_algorta

iturria: topatu.info

[Gasteiz] EAJ-k beraien aurkako “ofentsiba judiziala” martxan jarri duela salatu du Errekaleor-ek

Errekaleor Bizirik proiektuko kideek sare sozialetatik Gasteizko EAJk proiektuaren kontrako bide judizialak ireki nahi dituela ohartarazi du.

Izan ere, Ensanche21 enpresa munizipalak alderdi politikoaren bidez ez-ohiko kontseilua deitu du datorren astearterako, otsailak 24. Gai ordeneko puntu bakarra “Sozietatearen etxebizitza batzuk legez kanpo okupatuta daudela eta, jardun judizialerako proposamena” dela ohartarazi dute Errekaleorreko kideek.errekaleor_bizirik_gasteiz_elkarretaratzea_mozioa_udalean

Modu berean, gazteek aurreko astean EAJri biltzartzea eskatu ziotela jakinarazi dute, baina alderdiak bilera errefuxatu eta bere kaxa hartu duela erabakia.

Erasoaldi honen argitan, ondorengo adierazpenak egin dituzte:
Jakin dezatela aurrean izango gaituztela, eta desalojo saiakerarik egotekotan, guk irabaziko dugula. Gora #‎ErrekaleorBizirik! ADI MOBILIZAZIOEI!!!

informazioa: Gazteiraultza

argazkia: topatu.info

[Gasteiz] Errekaleor Bizi Ezazu

errekaleor_egitaraua_2015_urtarrila

Gasteizko Errekaleor auzo okupatuko kideek Euskal Herriko gazte oro deitu dute urtarrilaren 16tik 18ra egingo duten auzolanean parte hartzera. Jakinarazi dute parte hartzen dutenek lotarako lekua izango dutela bertan, eta eskatu dute horretarako asmorik izanez gero mezu bat idaztea info [at] errekaleorbizirik [dot] org helbidera.

Asteburua baino lehen, baina, hainbat ekintza egingo dituzte. Urtarrilaren 12an, astelehena, errepresioa eta inpunitatearen inguruko jardunaldia egingo dute. Dokumental baten proiekzioa, mahai ingurua eta solasaldia antolatu dituzte. Horrez gain, jaialdi bat ere egingo dute ostegunean Gasteizko gaztetxean.

Iturria: topatu.info

[Gasteiz] Errekaleor bizirik nahi dutela aldarrikatu dute Gasteizko epaitegi aurrean

Errekaleor eraikin okupatuaren aurkako auzia hasi da Gasteizko epaitegian, eta hamarnaka gazte bildu dira auzitegi aurrean proiektuari babesa helarazteko.

errekaleor_epaiketa_elkarretaratzea_gasteiz

Duela urtebete okupatu zuen gazte talde batek Gasteizko Errekaleor auzoko etxe bloke bat auzoa berpizteko proiektua martxan jarriz. Auzo guztia desalojatzeko arriskuak bere horretan dirauen arren, gazteek gogotsu jarraitzen dute lanean. Auzolan ugari antolatu dituzte, eta proiektua jendarteratzen ari dira azken hilabeteetan.

Gazteiraultzak egindako bideo honek azaltzen du zein asmorekin okupatu zuten eraikina.

Iturria: topatu.info