[Bilbo] Kukutzaren aurkako epaiketaren azken berriak

Gaur Bilboko Zigor Arloko 9. Epaitegian amaitu da Kukutza III. ren desalojoaren epaiketa. Desalojoaren eguna zabaltzan zeuden 23 pertsona akusatuak dira. Gaurko saioa hasi aurretik Info7 irratiak elkarrizketa egin dio Iñaki Carro Kukutza III.ren abokatuari.

Hemen elkarrizketa entzungai.

B8gRxR-CcAAiIQK.jpg:large

 

 

[Bilbo] Kukutzaren kontrako epaiketa salatzeko

Bilbo_Kukutzaren_kontrako_epaiketa_salatzeko

Urtarrilaren 28, 29 eta 30ean 23 lagun epaituko dituzte Kukutza III gaztetxea okupatzeagatik.

Eraikinaren jabeak akusazio partikularra kendu du

“Elkartasuna ez da delitua”, gogor  aldarrikatu dute Kukutzarekin Elkartasun Taldeko kideek. Heldu den urtarrilaren 28, 29 eta 30ean Kukutza III gaztetxearen okupazioa bera epaituko dute.

Kaleratzearen egunean eraikinaren teilatuan zeuden 23 lagun epaituko dituzte eraikina usurpatzearen ustezko delituagatik. Hori guztia salatzeko elkarretaratzea deitu du Kukutzarekin Elkartasun Taldeak urtarrilaren 28 eta 29an, 08:30ean, Bilboko epaitegien aurrean. Txokolatea egongo da hotzari aurre egiteko. Gainera, urtarrilaren 30ean ostiralarekin manifestazioa ere deitu dute 20:00ean Sabin Etxean.

Fiskalak lau hilabetetan egunean 8 euroko isuna eskatzen dio auzipetu bakoitzari, alegia 960 euro. Horrez gain, teilatuan zegoen kide bati hiru urte eta egun bateko espetxe zigorra eskatzen dio fiskalak. Ertzaintzaren arabera, kaleratzearen unean teilatutik behera hainbat objektu botatzeagatik.

Elkartasun taldeko kideek esan dute eskaera hori Ertzaintzaren mendeku garbia dela, “irudietan argi ikusten da ez zela horrelakorik gertatu”.

Prozesu guztiaren “zentzugabekeria” salatu du Kukutzarekin Elkartasun Taldeak. Cabisa enpresaren salaketa batek ahalbidetu zuen gaztetxearen hustea eta eraistea. Elkartasun taldeko kidentzat harrigarria da gaztetxearen okupazioaren epaiketa heldu denean Cabisak akusazio partikularra kentzea. Epaiketan erabaki beharko da gaztetxeko kideek Cabisari eraikinaren jabetza usurpatu zioten edo ez. “Enpresaren jokaerak argi uzten du hustearen atzean udala dagoela”. Elkartasun taldeko kideek gogoratu dute eraikini eraitsi ostean urtebeteko tartea zuela enpresak, eraiki behar zituen etxeetako lanak hasteko. “Hiru urte eta erdi pasa dira gaztetxea eraitsi zutenetik eta orubeak berdin jarraitzen du. Non daude egin beharreko etxeak? Ez al zuten horrenbesteko presarik? Ez dute lotsarik”.

Espetxe zigor eskaerak 

Datorren astean 23 lagun epaituko dituzten arren, elkartasun taldeak gogoratu nahi du beste hogei lagunek epaiketaren zain daudela oraindik. Eraistearen egunean euren elkartasuna adierazteko Errekaldera hurbiltzegatik, eta Ertzaintzaren sorgin ehizaren ondorioz 18 eta 30 hilabeteko espetxe eskaerak dituzte. “Gaztetxerik gabe utzi gintuzten eta orain espetxeratu nahi gaituzte”, esan dute auziperatuek. Era berean, salatu dute auziperatuen aurkako froga bakarra ertzainen deklarazioak direla. “Oso eskaera larriak dira deklarazio hutsean oinarrituta egoteko”, adierazi dute.

Hori dela eta, Kukutza bere sentitu duen edonori deia egin diote auziperatuen alde egiteko. “Urteak pasa dira, baina oraindik pertsona batzuek zigor handia jaso dezakete milaka pertsonek egindako gauza bera egiteagatik: egoera bidegabe bat salatzeagatik”.

Ametsak egi bihurtuz

Elkartasun taldearen ustez, Kukutza III gaztetxeak hamahiru urtez autogestioaz helburu handiak lor daitezkeenaren adibidea izan da. “Auzotik eta auzoarentzako proiektua zen, instituzio publikoetatik kanpo eta ikaragarrizko sareak sortu zituen auzokide eta gainontzeko herritarren artean. Hori udalak ezin zuen onartu”. Erabat utzita zegoen eraikina okupatu zuen 1998an gazte talde batek, eta ezerezatik Bilboko sorkuntza gunerik garrantzitsuenetakoa egin zuen. Lehen mailako artistek jo eta antzeztu zuten bertan. Baina Kukutza ez zen lehen lerroko artistentzako antzokia, herritarrek euren ametsak aurrera ateratzeko tresna baizik. Ezin ahaztekoak dira besteak beste, dantza, antzerki, zirku jostura tailerrak edota barazki jantokia. Baina garrantzitsuena da ia dena debekatua dagoen mundu indibidualista batean, ahalduntze proiektu kolektiboa sortu zutela, eta hori bera izan zen haren sententziaren.

“Kukutza defenda dezagun”.

[Gasteiz] Errekaleor bizirik nahi dutela aldarrikatu dute Gasteizko epaitegi aurrean

Errekaleor eraikin okupatuaren aurkako auzia hasi da Gasteizko epaitegian, eta hamarnaka gazte bildu dira auzitegi aurrean proiektuari babesa helarazteko.

errekaleor_epaiketa_elkarretaratzea_gasteiz

Duela urtebete okupatu zuen gazte talde batek Gasteizko Errekaleor auzoko etxe bloke bat auzoa berpizteko proiektua martxan jarriz. Auzo guztia desalojatzeko arriskuak bere horretan dirauen arren, gazteek gogotsu jarraitzen dute lanean. Auzolan ugari antolatu dituzte, eta proiektua jendarteratzen ari dira azken hilabeteetan.

Gazteiraultzak egindako bideo honek azaltzen du zein asmorekin okupatu zuten eraikina.

Iturria: topatu.info