[Txantrea] Etxebizitza bila, okupatzeko prest!

[Donostia] ItxasGain-eko 1. Urteurrena

itxasgainurtebetetze

[Iruñerria] Txantreako Emantzipazio Bulegoa

Emantzipazio Bulegoa Etxebizitza TX, Txantreako Gazte Mugimenduko lantaldearen proiektua da. Bai Gazte Mugimendua, bai Etxebizitza Lantaldea ere, duela zenbait urte egindako topaketetan batera sortu ziren. Topaketa horietatik ateratako ondorioak auzoko gazteriaren kezkak islatzen dituen diagnostiko batetan jaso ziren. Gehiengoak, % 72,7k, iritzi zuen etxebizitzaren egoera txarra edo oso txarra dela, eta %73k adierazi zuen independizatzea gustatuko litzaiokeela. Datu horiek aztertuta, argi ikusi genuen Gazte Mugimenduak jorratu beharreko arazoetako bat etxebizitzarena zela, eta horregatik, proiektu hau garatzeko bideari ekin genion. Proiektu honen bidez gazteok eta auzoak elkarrekin alternatiba bat eraikitzea nahi dugu, denoi dagokigun etxebizitza eskubidea bermatu dezan.Ez administrazioak, eta are gutxiago enpresa pribatuek, ez gaituzte lagunduko eskubide hori garatzen, gure eskubideak murrizten diren heinean hazten baitira haien irabaziak; hori gertatzen da, esaterako, gure bizi proiektua aurrera eramateko leku bat izateko eskubidearekin. Azterketa bat egin eta ikusi dugu nola enpresek haien onurarako lan egiten duten lurzoruaren balioarekin eta etxebizitzen prezioarekin espekulatuz, baita administrazioek ez dituztela haien administratuen interesak bermatzen, are gehiago, ikusi dugu nahiago izan dutela burbuila inmobiliarioan buru-belarri sartu eta haien kolega enpresariei mesedea egitea, bien bitartean gu alternatiba “zoragarriz” (VPO, VPT…) engainatzen saiatu direlarik. Horren aurrean Etxebizitza TX-k alternatiba erreal bat proposatzen du. Alternatiba hori jardunaldi batzuetan eztabaidatu zen, eta bertan atera ziren ideiak martxan jarri dira honezkero.

LANTALDEAREN OINARRIAK:
Talde baten oinarriei buruz ari garenean, ez du esan nahi taldekide guztiek guztiz partekatzen dituztenik; baizik eta alderantziz, Etxebizitza TX bezalako talde baten oinarriek taldekideen pentsatzeko era anitzak biltzen ditu bere baitan. Hori posible da, baldin eta norbanakoen irizpideek taldearen irizpideak errespetatu eta onartzen badituzte. Beste era batera esanda, baldin eta taldekideek proiektu kolektiboen alde egiten badute eta hori aurrera eramateko esfortzua egiten badute, onura kolektiboak helburu, alde batera utzita interes indibidualak.
Talde honen, kolektibo honen norabidearen oinarriak definitzerakoan, beste guztien gainetik antisistema izatearen oinarria azpimarratu behar dugu. Antisistema da bizitzeko modu hori bereganatzen duelako, sistema kapitalistaren kontra borrokatzen duen talde bat delako, eta horrek gutxi batzuk aberasteko apustua egiten duen gizarte baten aparatuen aurka borrokatzera garamatza.
Azpimarratu beharreko beste ezaugarri bat sortzailea eta eraikitzailea izatea da. Sortzailea da, molde tradizionalekin hausten duten dinamika berriak sortzen dituelako eta eraikitzailea, berdintasunean oinarritutako jendarte justuago bat eraiki nahi duelako.
Antolaketari dagokionez, autogestioan eta autosufizientzian oinarritzen gara, eta gure etorkizuneko proiektuetan horiek ardatz izan daitezen nahi dugu.Lantalde honek edozein motatako jabetza gaitzesten du, jabetza pribatua jendartean miseria eragiten duen kantzerra dela uste baitugu. Era berean botere ekonomikoa, politikoa eta burgesa erruduntzat jotzen ditugu, egunez egun herritarrak kapitalismoaren kontsumo-gurpilean sartzera bultzatzen baitituzte, ongizate soziala zaintzetik oso urrun dauden interes batzuengatik borroka gaitezen gure artean. Errudunen kontrako edozein motatako ekintzak defendatzen ditugu, baita errudun horiek eragindako arazoei alternatiba bat eraikitzekoak, kasu honetan etxebizitzaren ingurukoak. Adibidez hutsik dauden etxebizitzak okupatzea, errudunen jabetzei lehentasuna emanez, baina zilegitasuna emanez erabiltzen ez den edo hutsik dagoen edozein eraikin okupatzeari.

Etxebizitzaren aldeko mugimendua auzoaren eta mugimendu herrikoi eta asoziatiboaren parte sentitzen da. Hori dela eta, apustu egiten du dinamiken garapenean auzoak parte hartu dezan, eta mugimendua ahalik eta auzokide gehienengana iritsi dadin, bereziki auzoko gazteengana, denok pairatzen baitugu arazo hau.

Badakigu denok ditugula zereginak gure egunerokoan, eta beraz, aurreikusten dugu lan egiterako orduan inplikazio-maila ezberdinak egon daitezkeela; hortaz, lekua dago lan egin eta elkarlanean aritu nahi duen ororentzat.

Etxebizitza TX-n mundu guztiak du lekua, salbu pertsonak errespetatzen ez dituztenak, jendartearen pribatizazioaren alde egiten dutenak eta sistema ustel honen bide berdinean lan egiteko asmoa dutenak; ez dago lekurik ere jarrera sexista, homofobo, autoritario, arrazista, etab.-entzat. Laburbilduz, pertsonen integritatea urratzen duten jarrerak ez dira onartuko.
Hala bada, egungo sistemak giltzapetzen gaituen indibidualismoaren burbuila lehertzeko gai izan behar gara, eta ulertu behar dugu etxebizitzaren arazoa kolektiboa dela, eta ondorioz, guztion lana dela kalte horrekin amaitzea, bai gazteena eta baita Txantreako gainontzeko auzokideena ere. Etxebizitza eskubide sozial bat da, eta beraz, merkatuaren logikatik kanpo geratu behar da, jendartearen interesetan zentratzeko eta ez interes pribatu eta espekulatiboetan. Erronka horri aurre egiteko pentsamoldea eta eskemak aldatu behar ditugu. Kontzientziak astindu behar ditugu, gaur egungo egoera modu kritiko batez aztertu behar dugu egoeraren larritasuna bistan jartzeko eta eskubide sozialei egindako erasoak salatzeko. Horretarako erasoen arduradunak eta bakoitzaren interes orokorrak identifikatuko ditugu. Era berean, erresistentzia edo defentsa pentsamolde bat edukitzetik, inposatutako ordenari aurre eginen dion pentsamolde eraikitzaile bat edukitzera pasa behar dugu. Baina pausu horrek prestakuntza handiagoa eskatzen du zentzu guztietan, baita alternatiba herrikoak sortzeko beharrezkoak diren ideia, datu eta ezagupenak dituzten pertsona, talde eta instituzioekin harremantzeko gaitasun handiagoa izatea ere.
Etxebizitzak duen arazo nagusia da ez dela oinarrizko eskubidetzat hartzen, eta eskubide gisa onar dadin egin dezakegun bakarra antolaketa eta presio soziala dira. Etxebizitzak eskubide bat izan behar du eta bere funtzio soziala bete behar du. Ezinbestekoa da gure auzoak pairatzen duen hirigintza basatia gelditzea, masiboki eraikitzeak ez du etxebizitzaren arazoa konpondu eta ingurugiroaren kontrako eraso bortitza izaten ari da. Gainera inmobiliaria, eraikuntza-enpresa eta politikariak gure etxebizitza eskubidea urratzeagatik aberasten ari dira, eta gure ustez, eskubide hori janariarena bezain oinarrizkoa da. Argi dago hau guztia ez dela kasualitate bat, horren atzean politiko ustel guzti horiek daude, mesedeen truke beharrezkoak ez ziren eraikuntzetan diru publikoa gastatu dutenak. Aipatu ditugun handinahi horiek gure lana eta etorkizuna gobernatzen dutenak dira, eta haien helburua geroz eta ezberdintasun sozial gehiago sortzea da, horrela haien erosteko ahalmena sendotu eta handitzeko. Kapitalismoak munduan agintzen jarrai dezan guztiz interesaturik dauden pertsonak dira, eta interes indibidualak defendatzea dute helburu, ez kolektiboak. Gure ustez, etxebizitza eskubidea sendotzeko modurik egokiena arazoari erantzun kolektibo bat ematea da.
Emantzipazio bulegoa bitartekoak bilatzen ari da auzoan eskubide hori berma dadin. Independizatu nahi duen pertsona orok hori egiteko eskubidea izan dezan, eta horrela etorkizuna beste era batez ikus dezagun, gaur egun oso iluna baita gazteontzat eta ez horren gazteontzat. Gazteriari buruz ari garenean, ezin dugu jendartea orokorrean ahaztu, gaur egun etxegabetzeen drama gogor sufritzen ari den jendarte hori. Horren kontra borrokatzeko, bulego honek Txantrea Zona Libre de Desahucios kolektiboarekin egiten du lan, aldarrikapen sozial handiagoa sortzeko eta bankuekiko presioa handitzeko, helburu izanik aurrera eramaten dituzten ekintza ankerrak eragotzi eta hori baimentzen duten instituzioak presionatzea.GURE ALTERNATIBAK: Alokairu prekarioa eta Okupazioa

Alokairu prekarioa: Etxebizitza TX-k alokairu soziala etxebizitza guztion eskubide bat dela abiapuntu hartuta ulertzen du, ez da espekulatzeko edo irabaziak ateratzeko ondasun bat. Gaineratu nahi dugu ez dugula alokairu sozialtzat hartzen instituzioek eskaintzen digutena, ez baitira proportzionalak eta norbanakoa mugatzen baitute bere eguneroko beste hainbat alderdi duintasunez garatzeko orduan. Gu pertsonen garapen kolektibo eta indibidualerako oinarrizkoak diren zenbait behar aukeratzera bultzatuko ez zaituen alokairu baten alde gaude. Bere kontraprestazioaren helburua lana izango duen alokairua sustatzea lehenesten dugu, dirua bigarren plano batean utzirik.

Okupazioa: Okupazioa beharrezko alternatiba bat da, desobedientzia ekintza batetik jaiotzen da eta zilegitasuna jendea kalean uzten duen sisteman aurkitzen du. Hori dela eta, sinetsita gaude okupazioa beti izanen dela zilegi etxebizitza eskubidea bermatzen ez den bitartean.

[Donostia] Kortxoenearen dokumentalaren crowdfounding kanpaina

http://karena.eu/proiektua/kortxoenea-bizirautea-sortzea-da

[Algorta] Etxebizitza eta okupazio jardunaldia

Errekaleor (Gasteiz), Txantreako Emantzipazio Bulegoa, Can Vies (Bartzelona), Algortako Txorimalo gaztetxea, Bilboko Okupazio Bulegoa, Iruñerriko gaztetxeak, Euskal Jai (Iruñeko Alde Zaharra) eta Tosuko landako (Algorta) proiektuetako kideak bilduko dira larunbatean Algortako Eztabaida Gunean. Egitasmo bakoitzaren izaera eta funtzionamendua zein den azalduko dute, eta alternatiben inguruan eztabaidatzeko asmoa dute, elkarrengandik ikasteko. 11:00etan hasiko da saioa, eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte, ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko. Hiru orduko jardunaldia izatea aurreikusten dute.

 

etxebizitza_okupazio_jardunaldiak_algorta

iturria: topatu.info

[Laudio] Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko topaketak

Martxoaren 13tik 15era bitartean egingo dituzte Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko topaketak Laudion, Aiaraldeko gazte asanbladek elkarlanean antolatuta. Dinamika ezberdinen bidez bertaratzen diren kideen arteko harremanak indartu eta eztabaida sustatzea da helburua.

Azaldu dute topaketa hauek Asturiaseko zenbait gazteren proposamen baten ondorioz sortu direla. Gaztetxe eta gazte asanbladen izaera, filosofia eta funtzionamendua erakusteko dokumental bat egin asmo dute gazte hauek eta Laudion izango dira hiru egunez topaketak grabatu eta bertako gazteak elkarrizketatzen, ondoren material hori erabiltzeko. Laudioko gazte asanbladatik topaketetan parte hartu edoeta elkarrizketak egiteko prest dauden gazteek ametsakerrotuz [at] gmail [dot] com helbidera idazteko eskatu dute.

Laudioko Gazte Asanbladaren oharra:

Laudioko Gazte Asanbladak, Aiaraldeko beste asanbladekin elkarlanean, Gazte Asanbladen eta Gaztetxeen arteko topaketak prestatu ditu. Topaketak datorren martxoaren 13tik 15ra bitartean egingo dira, Laudion. Hiru egun horietan zehar egitarau zabalaz gozatzeko aukera egongo da herrian.

Topaketa horiek egitearen ideia ez da ezerezetik sortu. Asturiaseko lagun batzuek duela urtebete eginiko proposamen batean du jatorria. Lagun horiek dokumental bat egiteko asmotan dabiltza, Gaztetxe eta Gazte Asanbladen izaera, filosofia eta funtzionamendua Estatu Espainiar mailan erakustea xede izango duen dokumental bat. Laudioko Gazte Asanbladarekin jarri ziren harremanetan horretarako, lehenbiziko pausu moduan. Dokumentalaren proiektua Gaztetxe eta Gazte Asanbladei aurkezteko egun bat antolatzea proposatu ziguten. Ideia horri bueltak eta bueltak emanda sortu zen topaketak antolatzearen ideia.

ametsak_errotuz_aiaraldea_gaztetxe_topaketak_2015_1

Laudioko Gazte Asanbladaren oharra:

Laudioko Gazte Asanbladak, Aiaraldeko beste asanbladekin elkarlanean, Gazte Asanbladen eta Gaztetxeen arteko topaketak prestatu ditu. Topaketak datorren martxoaren 13tik 15ra bitartean egingo dira, Laudion. Hiru egun horietan zehar egitarau zabalaz gozatzeko aukera egongo da herrian.

Topaketa horiek egitearen ideia ez da ezerezetik sortu. Asturiaseko lagun batzuek duela urtebete eginiko proposamen batean du jatorria. Lagun horiek dokumental bat egiteko asmotan dabiltza, Gaztetxe eta Gazte Asanbladen izaera, filosofia eta funtzionamendua Estatu Espainiar mailan erakustea xede izango duen dokumental bat. Laudioko Gazte Asanbladarekin jarri ziren harremanetan horretarako, lehenbiziko pausu moduan. Dokumentalaren proiektua Gaztetxe eta Gazte Asanbladei aurkezteko egun bat antolatzea proposatu ziguten. Ideia horri bueltak eta bueltak emanda sortu zen topaketak antolatzearen ideia.

Topaketak, baina, ez dira dokumentalaren proiektuaren aurkezpenera mugatuko. Asturiaseko kideek proiektuaren berri emango dute eta hiru egunetan zehar egongo dira Laudion, ekintzak grabatzen eta Gaztetxe eta Gazte Asanbladetako kideak elkarrizketatzen. Topaketak bukatuta, beste hainbat herri bisitatzeko asmoa dute, elkarrizketa gehiago egiteko asmoz.

Topaketei begira Laudioko Gazte Asanbladatik dugun asmoa, berez, nahiko xumea da: bertaratu daitezkeen Gaztetxe eta Gazte Asanbladetako kideen arteko harremana eta eztabaida sustatzea. Hainbat ekintza planteatu ditugu horri begira (laster aurkeztuko da egitaraua). Badakigu ez dela egingo den lehen topaketa izango, ez eta azkenengoa ere. Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko elkarlan eta hartu emanei begira beste aletxo bat jartzera goaz.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanblada guztietako kideak animatu nahi ditugu topaketetan parte hartzera. Izena emateko ametsakerrotuz [at] gmail [dot] com helbidera mezu bat baino ez da bidali behar, Gaztetxe edo Gazte Asanbladaren izena eta bertaratuko den pertsona kopurua aipatuaz. Akanpadarako lekua egongo da, eta gosari, bazkari zein dutxak ere lotzen gabiltza.

iturria: topatu.info

[Gasteiz] EAJ-k beraien aurkako “ofentsiba judiziala” martxan jarri duela salatu du Errekaleor-ek

Errekaleor Bizirik proiektuko kideek sare sozialetatik Gasteizko EAJk proiektuaren kontrako bide judizialak ireki nahi dituela ohartarazi du.

Izan ere, Ensanche21 enpresa munizipalak alderdi politikoaren bidez ez-ohiko kontseilua deitu du datorren astearterako, otsailak 24. Gai ordeneko puntu bakarra “Sozietatearen etxebizitza batzuk legez kanpo okupatuta daudela eta, jardun judizialerako proposamena” dela ohartarazi dute Errekaleorreko kideek.errekaleor_bizirik_gasteiz_elkarretaratzea_mozioa_udalean

Modu berean, gazteek aurreko astean EAJri biltzartzea eskatu ziotela jakinarazi dute, baina alderdiak bilera errefuxatu eta bere kaxa hartu duela erabakia.

Erasoaldi honen argitan, ondorengo adierazpenak egin dituzte:
Jakin dezatela aurrean izango gaituztela, eta desalojo saiakerarik egotekotan, guk irabaziko dugula. Gora #‎ErrekaleorBizirik! ADI MOBILIZAZIOEI!!!

informazioa: Gazteiraultza

argazkia: topatu.info

[Bilbo] Kukutzaren aurkako epaiketaren azken berriak

Gaur Bilboko Zigor Arloko 9. Epaitegian amaitu da Kukutza III. ren desalojoaren epaiketa. Desalojoaren eguna zabaltzan zeuden 23 pertsona akusatuak dira. Gaurko saioa hasi aurretik Info7 irratiak elkarrizketa egin dio Iñaki Carro Kukutza III.ren abokatuari.

Hemen elkarrizketa entzungai.

B8gRxR-CcAAiIQK.jpg:large

 

 

[Bilbo] Kukutzaren kontrako epaiketa salatzeko

Bilbo_Kukutzaren_kontrako_epaiketa_salatzeko

Urtarrilaren 28, 29 eta 30ean 23 lagun epaituko dituzte Kukutza III gaztetxea okupatzeagatik.

Eraikinaren jabeak akusazio partikularra kendu du

“Elkartasuna ez da delitua”, gogor  aldarrikatu dute Kukutzarekin Elkartasun Taldeko kideek. Heldu den urtarrilaren 28, 29 eta 30ean Kukutza III gaztetxearen okupazioa bera epaituko dute.

Kaleratzearen egunean eraikinaren teilatuan zeuden 23 lagun epaituko dituzte eraikina usurpatzearen ustezko delituagatik. Hori guztia salatzeko elkarretaratzea deitu du Kukutzarekin Elkartasun Taldeak urtarrilaren 28 eta 29an, 08:30ean, Bilboko epaitegien aurrean. Txokolatea egongo da hotzari aurre egiteko. Gainera, urtarrilaren 30ean ostiralarekin manifestazioa ere deitu dute 20:00ean Sabin Etxean.

Fiskalak lau hilabetetan egunean 8 euroko isuna eskatzen dio auzipetu bakoitzari, alegia 960 euro. Horrez gain, teilatuan zegoen kide bati hiru urte eta egun bateko espetxe zigorra eskatzen dio fiskalak. Ertzaintzaren arabera, kaleratzearen unean teilatutik behera hainbat objektu botatzeagatik.

Elkartasun taldeko kideek esan dute eskaera hori Ertzaintzaren mendeku garbia dela, “irudietan argi ikusten da ez zela horrelakorik gertatu”.

Prozesu guztiaren “zentzugabekeria” salatu du Kukutzarekin Elkartasun Taldeak. Cabisa enpresaren salaketa batek ahalbidetu zuen gaztetxearen hustea eta eraistea. Elkartasun taldeko kidentzat harrigarria da gaztetxearen okupazioaren epaiketa heldu denean Cabisak akusazio partikularra kentzea. Epaiketan erabaki beharko da gaztetxeko kideek Cabisari eraikinaren jabetza usurpatu zioten edo ez. “Enpresaren jokaerak argi uzten du hustearen atzean udala dagoela”. Elkartasun taldeko kideek gogoratu dute eraikini eraitsi ostean urtebeteko tartea zuela enpresak, eraiki behar zituen etxeetako lanak hasteko. “Hiru urte eta erdi pasa dira gaztetxea eraitsi zutenetik eta orubeak berdin jarraitzen du. Non daude egin beharreko etxeak? Ez al zuten horrenbesteko presarik? Ez dute lotsarik”.

Espetxe zigor eskaerak 

Datorren astean 23 lagun epaituko dituzten arren, elkartasun taldeak gogoratu nahi du beste hogei lagunek epaiketaren zain daudela oraindik. Eraistearen egunean euren elkartasuna adierazteko Errekaldera hurbiltzegatik, eta Ertzaintzaren sorgin ehizaren ondorioz 18 eta 30 hilabeteko espetxe eskaerak dituzte. “Gaztetxerik gabe utzi gintuzten eta orain espetxeratu nahi gaituzte”, esan dute auziperatuek. Era berean, salatu dute auziperatuen aurkako froga bakarra ertzainen deklarazioak direla. “Oso eskaera larriak dira deklarazio hutsean oinarrituta egoteko”, adierazi dute.

Hori dela eta, Kukutza bere sentitu duen edonori deia egin diote auziperatuen alde egiteko. “Urteak pasa dira, baina oraindik pertsona batzuek zigor handia jaso dezakete milaka pertsonek egindako gauza bera egiteagatik: egoera bidegabe bat salatzeagatik”.

Ametsak egi bihurtuz

Elkartasun taldearen ustez, Kukutza III gaztetxeak hamahiru urtez autogestioaz helburu handiak lor daitezkeenaren adibidea izan da. “Auzotik eta auzoarentzako proiektua zen, instituzio publikoetatik kanpo eta ikaragarrizko sareak sortu zituen auzokide eta gainontzeko herritarren artean. Hori udalak ezin zuen onartu”. Erabat utzita zegoen eraikina okupatu zuen 1998an gazte talde batek, eta ezerezatik Bilboko sorkuntza gunerik garrantzitsuenetakoa egin zuen. Lehen mailako artistek jo eta antzeztu zuten bertan. Baina Kukutza ez zen lehen lerroko artistentzako antzokia, herritarrek euren ametsak aurrera ateratzeko tresna baizik. Ezin ahaztekoak dira besteak beste, dantza, antzerki, zirku jostura tailerrak edota barazki jantokia. Baina garrantzitsuena da ia dena debekatua dagoen mundu indibidualista batean, ahalduntze proiektu kolektiboa sortu zutela, eta hori bera izan zen haren sententziaren.

“Kukutza defenda dezagun”.

[Lezo] Apaiziartza zutik! Elkartasun eguna

730110734_10741