[Algorta] Etxebizitza eta okupazio jardunaldia
Errekaleor (Gasteiz), Txantreako Emantzipazio Bulegoa, Can Vies (Bartzelona), Algortako Txorimalo gaztetxea, Bilboko Okupazio Bulegoa, Iruñerriko gaztetxeak, Euskal Jai (Iruñeko Alde Zaharra) eta Tosuko landako (Algorta) proiektuetako kideak bilduko dira larunbatean Algortako Eztabaida Gunean. Egitasmo bakoitzaren izaera eta funtzionamendua zein den azalduko dute, eta alternatiben inguruan eztabaidatzeko asmoa dute, elkarrengandik ikasteko. 11:00etan hasiko da saioa, eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte, ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko. Hiru orduko jardunaldia izatea aurreikusten dute.
iturria: topatu.info
[Laudio] Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko topaketak
Martxoaren 13tik 15era bitartean egingo dituzte Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko topaketak Laudion, Aiaraldeko gazte asanbladek elkarlanean antolatuta. Dinamika ezberdinen bidez bertaratzen diren kideen arteko harremanak indartu eta eztabaida sustatzea da helburua.
Azaldu dute topaketa hauek Asturiaseko zenbait gazteren proposamen baten ondorioz sortu direla. Gaztetxe eta gazte asanbladen izaera, filosofia eta funtzionamendua erakusteko dokumental bat egin asmo dute gazte hauek eta Laudion izango dira hiru egunez topaketak grabatu eta bertako gazteak elkarrizketatzen, ondoren material hori erabiltzeko. Laudioko gazte asanbladatik topaketetan parte hartu edoeta elkarrizketak egiteko prest dauden gazteek ametsakerrotuz [at] gmail [dot] com helbidera idazteko eskatu dute.
Laudioko Gazte Asanbladaren oharra:
Laudioko Gazte Asanbladak, Aiaraldeko beste asanbladekin elkarlanean, Gazte Asanbladen eta Gaztetxeen arteko topaketak prestatu ditu. Topaketak datorren martxoaren 13tik 15ra bitartean egingo dira, Laudion. Hiru egun horietan zehar egitarau zabalaz gozatzeko aukera egongo da herrian.
Topaketa horiek egitearen ideia ez da ezerezetik sortu. Asturiaseko lagun batzuek duela urtebete eginiko proposamen batean du jatorria. Lagun horiek dokumental bat egiteko asmotan dabiltza, Gaztetxe eta Gazte Asanbladen izaera, filosofia eta funtzionamendua Estatu Espainiar mailan erakustea xede izango duen dokumental bat. Laudioko Gazte Asanbladarekin jarri ziren harremanetan horretarako, lehenbiziko pausu moduan. Dokumentalaren proiektua Gaztetxe eta Gazte Asanbladei aurkezteko egun bat antolatzea proposatu ziguten. Ideia horri bueltak eta bueltak emanda sortu zen topaketak antolatzearen ideia.

Topaketak, baina, ez dira dokumentalaren proiektuaren aurkezpenera mugatuko. Asturiaseko kideek proiektuaren berri emango dute eta hiru egunetan zehar egongo dira Laudion, ekintzak grabatzen eta Gaztetxe eta Gazte Asanbladetako kideak elkarrizketatzen. Topaketak bukatuta, beste hainbat herri bisitatzeko asmoa dute, elkarrizketa gehiago egiteko asmoz.
Topaketei begira Laudioko Gazte Asanbladatik dugun asmoa, berez, nahiko xumea da: bertaratu daitezkeen Gaztetxe eta Gazte Asanbladetako kideen arteko harremana eta eztabaida sustatzea. Hainbat ekintza planteatu ditugu horri begira (laster aurkeztuko da egitaraua). Badakigu ez dela egingo den lehen topaketa izango, ez eta azkenengoa ere. Gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko elkarlan eta hartu emanei begira beste aletxo bat jartzera goaz.
Hori guztia kontuan hartuta, Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanblada guztietako kideak animatu nahi ditugu topaketetan parte hartzera. Izena emateko ametsakerrotuz [at] gmail [dot] com helbidera mezu bat baino ez da bidali behar, Gaztetxe edo Gazte Asanbladaren izena eta bertaratuko den pertsona kopurua aipatuaz. Akanpadarako lekua egongo da, eta gosari, bazkari zein dutxak ere lotzen gabiltza.
iturria: topatu.info
[Leioa] I. Zuzenbideko Ikasle Jardunaldietan okupazioa mintzagai
Aste hontatik aurrera Leioako EHU-ko Zuzenbide Fakultatean hainbat gai sozial eta politikoaz, tartean okupazioa jardungo dute.
Zuzenbidean aritzen diren ikuspuntu kritikoak azaltzeko, transmititzeko eta praktika bihurtzeko asmoz eginak dira jardunaldi hauek.
Hilean 26an hortxe izango da Bilboko Okupazio Bulegoko abokatu bat, “Zergatik okupatu?” galderari erantzuna emanez.