Greziako hegoaldean kokatzen den Kreta irlako Kanea (Jania greziarrez) herrian, 13 urtez okupatuta dagoen “katalipsia” da Rosa Nera. 13 urtez gentrifikazioan eta merkantilismoan oinarritutako hiri eredua borrokatzen dihardugu 2004tik geroztik. Orduan, Kaneako zenbait biztanle, anarkista, eta ikaslek okupatuta, herritar antolakuntzarako espazioa bihurtu genuen unibertsitatearen jabego den eraikin huts hau, gainera 15 bat pertsonentzat bizitokia antolatuz.
Antzoki txiki bat, konferentzia gela, taberna, liburutegia, tailerra eta itsaso gaineko ilunabar ederrak dituen espazio politiko honek, OTAN-en eta ejertzito guztien kontrako kanpainak eraman ditu aurrera, antifaxismoa zabaldu, baserritarren eta euren lurren defentsan aritu da parke eolikoen kontra, turistifikazioaren kontra, etorkinen aldeko elkartasuna praktikatu dugu eta beste gune okupatu zein borrokekin lotu gara beti.
Gaur aldiz, unibertsitatearen errektorea eta Nea Demokratiatik oso hurbila den Basilis Digalakis, bere karrera politikoa hurrengo hilabeteetarako bultzatu nahian, politeknikoaren jabego diren hainbat eraikin eskaini dizkie turismo buruei. Batez ere, ROSA NERA eta inguruko eraikinak. Euren asmoa, luxuzko hotel gune baten bihurtzea da, jadanik hotelaz beteriko herrixka baten, non azken urtean Kaneako bizilagun ugarik euren etxebizitzak airbnb-n jarri dituzten, langileontzat zailagoa izanik herrian bizitzea. Istorio ezaguna, kapitalismoaren prekarietatea, prekarietate gehiagorekin elikatzea. Kaneako herritarrek badakite halere, operazio honen benetako zentzua badela, anarkistak kanporatzen saiatzeak dakartzan arrakasta politikoa eskuindarren bozka-poltsan. Read More
Kanea (Kreta): 13 urteren ostean Kretako Rosa Nera gaztetxea desalojo arriskuan
[Donostialdea] Okupazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza
Irailaren 1etik aurrera, asteartero 18tatik-20tara Okupazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza ematen hasiko gara Kaxilda Liburudendan. Hortxe aurkituko gaituzu, zuen zalantzak eta ekarpenak gurekin partekatzeko eta elkarrekin argitzeko.
Bestalde, ikasturte honetan berrikuntza berri batzuekin bagatoz eta hilero tailer bat proposatuko dugu Firestone Lantegi Berreskuratuan. Arlo ezberdinetakoak izango dira: teknikoak, juridikoak, psikosozialak, autoantolakuntzaren ingurukoak, etabar. Informazioa zabalduko dugu blog honetan. Hedapena, beti bezela, eskertzen da.
Gure bizitzak gure esku daudelako, segi dezagun autogestioa eta autonomia zabaltzen eta praktikatzen.
Bakarrik ezin duzu, lagunekin bai 🙂
[Donostia] ItxasGaineko komunikatua DESALOJOA dela eta
Itxas Gainen egoera hurrengoa da, gaur egun.
Martxoan Yeregik (jabetzak) demanda zibil bat jarri zuen Itxas Gainen aurka, auziaren eguna maiatzaren 19an finkatu zelarik. Azkenik, auzia sahiestearren, negoziaketa bat eraman dugu aurrera jabetzarekin, espazioa adostatutako epe edo egun batean uzteko.
Bide penaletik joan zen aurreko prozesu judizialean, udaran, jabea den enpresarekin negoziaketarik ez egiteko erabakia argi eta garbi hartu genuen, gure buru eta ideiekin koherenteak izateko forma bat bezala ikusita; espekulazioaren bitartez gure kontura aberastu nahi duten horiekin ez dagoela ezer hitz egiterik kontsideratu genuen,hain zuzen ere. Baina, oraingo honetan gure kontraesanei aurre egin behar izan diegu. Auzia ospatu eta galdu izan bagenu (nahiko ziurra), 23.000 euroko kostei aurre egin behar izango genieke, ezingo geniolarik eta ezin diogularik diru kopuru horri aurre egin eta honek egoera oso kritiko batean utziko gintuelarik jakinda.
Baina negoziaketa honek bere kostea eduki du guretzat ere. Alde batetik, kaleraketa baten aurrean eman genezakeen erantzunaren inguruan pentsa arazi digu, baita erresistentzia bide desberdinak planteatzeak edukiko lukeen koherentzia faltaz ere, negoziaketa prozesu bat aurrera eraman dela jakinda. Beste aldetik, negoziaketa ere legalki oso mugaturik edo guztiz mugaturik uzten digu, izan ere,dena oso lotuta eta ildotua dago, erresistentziarik edo antzeko ekimenik izatekotan negoziaketa bertan bera uzteko, horrek kanpoan utziko gintuelarik berdin berdin, baina 23.000 euroko kosteei aurre egin behar izanda.
Hortaz, hau da gure egoera: Ekainaren 15ean Aldapeta 62 hutsik eta bizi gabe geldituko da berriz ere, jabeek subentzio publiko bat eskatu arte etxea behera botatzeko eta euren luxuzko etxe berriak eraikitzeko. Beraiek, pasatako urteetan xehetasunez antolatutako plangintzari aurre egiteko udaletxeko erantzunari itxaroten ari dioten bitartean.
[Baiona] Plantouneko etxebizitza okupatu ohia itxi dute
Borroka luzea izan zen Baionako Plantoun auzoko 26 garrenean okupatu zuten etxebizitzaren inguruan. Azkenean, Baionako Herriko Etxea moderatzaile izanik, okupatzaileek etxea hustu zuten bertan beharrean zen familia bizitzera sar zedin urte baterako. Epea iraganik eta Mediabask-en arabera familia beste etxebizitza batera joan delarik, etxea itxirik gelditu da.
Habitat Sud Atlantiques etxearen jabegoa duen zuzendaria eta aldi berean Baionako hautetsia den Maurice Lalanne juntatu du ipar Euskal Herriko HITZAk, eta haren arabera Plantouneko etxeek dituzten eraikuntza arazoen gatik ezin dute “ez alokatu ez saldu”. Larrialdiko aterpe segitu ote duenez galdeturik, Lalannen arabera delibero hori auzapezaren eskuetan litzateke. PACT erakundeak zuen, joan den urtean kausitu akordioan, kudeatu familia baten instalazioa okupatzaileen partez. Haatik PACTeko zuzendaria eta Baionako auzapeza ezin izan ditu oraino juntatu HITZAk.
Iturria: Iparraldeko Hitza
[Añorga] Maiatzak 1: Firestone lantegi zaharra berreskuratu dute
Zer da Eraldia?
Gero eta gehiago dira Donostialdean lan, harreman eta bizimodu eredu alternatiboak sortzen ari diren ekimenak. Sarri ezkutuan gelditzen dira, ordea. Kapitalismoaren arauei bakarrik aurre egitea ia ezinezkoa da. Ingurua eraldatzekotan, horretarako prest gauden guztiok batu eta norabide berean egin behar dugu lan. Ezinbestekoa da gureen antzeko proiektuen berri edukitzea, ezinbestekoa da denok saretzea.
Eguneroko ohikerian, ez dugu gai hauei errotik heltzeko tarterik hartzen. Horregatik da maiatzaren 1a lehen pausoak ematen hasteko aitzakia ezinhobea. Eraldian, berreskuratutako espazio bat irekiko dugu. Eraldian, elkarren esperientziak ezagutuko ditugu. Eraldian, auzolanean arituko gara. Eraldian, eztabaidatu, hausnartu eta ikasi egingo dugu. Proiektu berrietarako oinarriak sortzera goaz.
Beste inoren zain egon gabe, prekarietateari ekintzarekin erantzungo diogu. Gure indarra gure proiektuetara bideratuko dugu.
Eraldatu. Eragin. Eraldia. Hastera goaz.
eraldia.info
[Iruñerria] Txantreako Emantzipazio Bulegoa
Etxebizitzaren aldeko mugimendua auzoaren eta mugimendu herrikoi eta asoziatiboaren parte sentitzen da. Hori dela eta, apustu egiten du dinamiken garapenean auzoak parte hartu dezan, eta mugimendua ahalik eta auzokide gehienengana iritsi dadin, bereziki auzoko gazteengana, denok pairatzen baitugu arazo hau.
Badakigu denok ditugula zereginak gure egunerokoan, eta beraz, aurreikusten dugu lan egiterako orduan inplikazio-maila ezberdinak egon daitezkeela; hortaz, lekua dago lan egin eta elkarlanean aritu nahi duen ororentzat.
• Alokairu prekarioa: Etxebizitza TX-k alokairu soziala etxebizitza guztion eskubide bat dela abiapuntu hartuta ulertzen du, ez da espekulatzeko edo irabaziak ateratzeko ondasun bat. Gaineratu nahi dugu ez dugula alokairu sozialtzat hartzen instituzioek eskaintzen digutena, ez baitira proportzionalak eta norbanakoa mugatzen baitute bere eguneroko beste hainbat alderdi duintasunez garatzeko orduan. Gu pertsonen garapen kolektibo eta indibidualerako oinarrizkoak diren zenbait behar aukeratzera bultzatuko ez zaituen alokairu baten alde gaude. Bere kontraprestazioaren helburua lana izango duen alokairua sustatzea lehenesten dugu, dirua bigarren plano batean utzirik.
[Gasteiz] EAJ-k beraien aurkako “ofentsiba judiziala” martxan jarri duela salatu du Errekaleor-ek
Errekaleor Bizirik proiektuko kideek sare sozialetatik Gasteizko EAJk proiektuaren kontrako bide judizialak ireki nahi dituela ohartarazi du.
Izan ere, Ensanche21 enpresa munizipalak alderdi politikoaren bidez ez-ohiko kontseilua deitu du datorren astearterako, otsailak 24. Gai ordeneko puntu bakarra “Sozietatearen etxebizitza batzuk legez kanpo okupatuta daudela eta, jardun judizialerako proposamena” dela ohartarazi dute Errekaleorreko kideek.
Modu berean, gazteek aurreko astean EAJri biltzartzea eskatu ziotela jakinarazi dute, baina alderdiak bilera errefuxatu eta bere kaxa hartu duela erabakia.
Erasoaldi honen argitan, ondorengo adierazpenak egin dituzte:
Jakin dezatela aurrean izango gaituztela, eta desalojo saiakerarik egotekotan, guk irabaziko dugula. Gora #ErrekaleorBizirik! ADI MOBILIZAZIOEI!!
informazioa: Gazteiraultza
argazkia: topatu.info