Kanea (Kreta): 13 urteren ostean Kretako Rosa Nera gaztetxea desalojo arriskuan

Greziako hegoaldean kokatzen den Kreta irlako Kanea (Jania greziarrez) herrian, 13 urtez okupatuta dagoen “katalipsia” da Rosa Nera. 13 urtez gentrifikazioan eta merkantilismoan oinarritutako hiri eredua borrokatzen dihardugu 2004tik geroztik. Orduan, Kaneako zenbait biztanle, anarkista, eta ikaslek okupatuta, herritar antolakuntzarako espazioa bihurtu genuen unibertsitatearen jabego den eraikin huts hau, gainera 15 bat pertsonentzat bizitokia antolatuz.
Antzoki txiki bat, konferentzia gela, taberna, liburutegia, tailerra eta itsaso gaineko ilunabar ederrak dituen espazio politiko honek, OTAN-en eta ejertzito guztien kontrako kanpainak eraman ditu aurrera, antifaxismoa zabaldu, baserritarren eta euren lurren defentsan aritu da parke eolikoen kontra, turistifikazioaren kontra, etorkinen aldeko elkartasuna praktikatu dugu eta beste gune okupatu zein borrokekin lotu gara beti.
Gaur aldiz, unibertsitatearen errektorea eta Nea Demokratiatik oso hurbila den Basilis Digalakis, bere karrera politikoa hurrengo hilabeteetarako bultzatu nahian, politeknikoaren jabego diren hainbat eraikin eskaini dizkie turismo buruei. Batez ere, ROSA NERA eta inguruko eraikinak. Euren asmoa, luxuzko hotel gune baten bihurtzea da, jadanik hotelaz beteriko herrixka baten, non azken urtean Kaneako bizilagun ugarik euren etxebizitzak airbnb-n jarri dituzten, langileontzat zailagoa izanik herrian bizitzea. Istorio ezaguna, kapitalismoaren prekarietatea, prekarietate gehiagorekin elikatzea. Kaneako herritarrek badakite halere, operazio honen benetako zentzua badela, anarkistak kanporatzen saiatzeak dakartzan arrakasta politikoa eskuindarren bozka-poltsan.
Okupazioaren zentzua indartsu ateratzen da eraikinaren iraganari begiratzen badiogu. Kaneako portu gaineko 13. mendeko gotorleku baten kokatuta, lehenengo aldiz dago herritar guztiei irekita. Kretan azkenengo 100 urteetan autoritate grekoak inposatu dira, hauek Monarkia eta Diktadura formatuetan. Rosa Nera gorpuzten duen eraikina, boteretsuen mesedeetara egon da beti, administrazio edo base militar gisa. Nazien okupazioa bitartean adibidez, GESTAPO-ak borrokalari ugari torturatu zituen bere sotoetan. Eta orain botere burgesek kapitalaren intereserako berreskuratu nahi dute.
Dirudienez, politeknikoa eta hotel enpresa akordio ekonomiko batera heldu dira hurrengo 25 urteetarako, 9 milioi euroren truke, eta horrek esan nahi du hurrengo asteetan Rosa Nera husten saiatu daitezkeela. Denbora topo eginez, ekainaren 21-25era, katalipsiaren 13. urteurrena ospatzen da hainbat ekimenekin, hots, kontzertuak, “Bardis Tsuris” militante anarkista zenduari omenaldia, konferentziak, zein manifestazio garrantzitsu bat. Datorren ekainaren 13an ere manifestazio bat burutuko dugu herrian zehar, Rosa Nera defendatuko dugula ozen esateko.
Borrokan dauden katalipsi, squat, okupa eta gaztetxeetako kideei helarazi nahi diegu gure agurra,
elkartasunera dei bat egiten dugun aldi berean. Edozein motako babesari irekita gaude, testu, ekintza, argazki bidez, edo gurekin batera beharrezkoa denean Rosa Nera kaleetan defendatzen.

ΚΑΤΟ ΤΑ ΧΕΡΙΑ ΑΠΟ ΤΗ ΡΟΣΑ ΝΕΡΑ!
(/kato ta jeria apo ti rosa nera/)
-Behera eskuak Rosa Neraren gainetik!-

pd: Hemendik pasatu nahi baduzue, proposamenak gustoko ditugu!( kontzertuak, solasaldiak, tailerrak rosanera [at] espiv [dot] net -era)

Καταληψω (katalipso) , okupatzea greziarrez. Etimologia grekoan, “Kata” osoki ta “lipsi” hartu esan nahi ei du. Osoki hartzea.

Rosa Nera
http://rosanera.squat.gr/